Lan egiteko modua

 

“Signos de Identidad enpresak zure enpresaren komunikazio-arazoen diagnostikoa egingo du, eta arazo horiek gainditzeko estrategia eta tresnarik eraginkorrenak proposatuko dizkizu”

Komunikazioaren eta irudiaren garai honetan, enpresek eta erakundeek esparru horretan dituzten premiak gero eta nabarmenagoak dira. Dagoeneko ez da nahikoa logotipo edo eslogan bat sortzea. Gaur egun, eraginkortasunez komunikatzea alderdirik garrantzitsuenetako bat da nabarmentasuna eta garrantzia lortzeko eta irudi ona izateko.

Signos de Identidad enpresak, lehenik eta behin, bezero bakoitzaren egoera aztertzen du komunikaziorako estrategia eta irtenbide pertsonalizatuak diseinatzeko, eta, estrategia horiei esker, askotariko premiei erantzun ahal izango zaie. Premia horien artean, honako hauek aipa daitezke: produktu bat merkaturatzea, krisi bat komunikatzea edota komunikabideekiko harremanak edo sareko presentzia hobetzea.